Herria

Gipuzkoako probintzian kokatua eta itsaso zabalaren ondoan, Zarautz herri turistiko erakargarri eta modernoa da. Gipuzkoako kostaldeko hondartzarik luzeena du eta amaieran flora eta faunako espezie askoren bizileku bilakatu diren dunak aurki ditzazkegu.

 

Itsasoa eta mendia uztartuz, goza ezazu baserriz beteta dagoen ingurune eta paisai naturalez. Bere antzinatasun historikotik kontaera interesgarriak datozkigu eta arte lan garaikideekin bat eginik, herriko arte eta historiatik ibilbide ezin hobea osa dezakegu. XIX.mendean Erregeen eta Aristokraziaren turismo leku bilakatu zen Zarautz, eta bertan aurki ditzazkegun Jauregi eta Errege-etxeak herriko ikur bihurtu dira. Honek guztiak Zarautz herri turistiko bezain atsegina bilakatu du, bizi-kalitatearen eredu, herritarrek atseginez jasoko zaituzten herria.

 

 

Gastronomia eta Artea

Kantauri Itsasoak kostaldeko herriei bere fruitu onenak eskaintzen dizkie, produktu hauek bertako gastronomiaren bereiztezinak dira. Arrainak eta itsaskiak euskal sukaldearen bereizgarriak dira, sukalde mota honetan ezinbestekoak. Zarautz, Gipuzkoako herri turistiko garrantzitsuenetako bat da eta herri aproposena itsasoko produktu hauez gozatzeko.

 

Txakolina, mendeetan zehar ekoiztu den edaria, ardo zuri fresku bezain arina da, leunki apartsua eta piskatxo bat garratza. Zarauzko Txakolina, Getariako Txakolina izandapean ekoizten da eta oso kalitate altuko txakolina bezala ezagutzen da. Arteak ere leku garrantzitsua du Zarautzen, herri osoan zehar aurki ditzazkegun eskulturak argi erakusten duten bezala, asko artista ezagunek egindakoak.

 

Urte osoan, erakustoki eta museoak bisitarientzat zabaldurik daude. Lur hau artista askoren jaioterri ere izan da , Eduardo Chillida, Jorge Oteiza…. Zoritxarrez gaur egun gurekin ez daudenak.

 

 

Hondartza

Zarautzko hondartza Gipuzkoako luzeena da eta baita ere luzeenetariko bat Kantauri kostaldean; arrazoi honegatik "hondartzen erregina" bezala ere ezagutzen da. 1865ean Isabel II erregina eta familiak Zarautz hautatu zuten beraien bainu-itsasoetaz gozatzeko. Eta honek garrantzizko eragina izan zuen gizarte burgesa eta aristokratikoaren erakarpenean.

 

Geroago, Zarautzko hondarrak Belgikako erregeak ezagutu ditu, inglaterrako Eduardo erregea eta baita azken-aurreko Alfonso XIII. monarka ere, beti bere emazte zen Victoria Eugeniarekin. Baina esaerak dion bezala Zarzutz baita ere "Erreginen Hondartza" bezala ezgutzen da.

 

 

El surf

Herria ezaguna da mundu osoan surf kirola bait da nagusi. Zarautzen hezi dira Aritz Aranburu, Hodei Collazo, Ibon Amatriain, Asier Muniain... bezalako surflariak. Urtero, irailean, Zarautzen WQS 5 izarretako Pro Surf Zarautz ospatzen da, puntuagarri munduko txapelketarako.

 

Zarautzeko olatuak oso konplexuak dira, atmosfera egoeraren arabera. Urte osoan zehar kostarekiko lerro perpendikularra marrazten dute, Kantauri itsasoarekiko duen kokaeraren eraginagatik "itsas irekia" delako. Olatu serieak erregularrak izaten dira eta sortzen den olatu bera mendebaldean hazten da ekialderaino, hau da "eskubiko olatua". Behea zuloak dituenean edota sakonera gehiago dagoen guneetan olatua mozten da bere eboluzio eta hedadura egokia eragotziz. Olatuen lerro haziera itsabeheran ematen da Iteco eta Mollari muturren artean, baina meteorologia egoeraren arabera ematen da hauen erregulartasuna, haustura mota, indarra eta azkartasuna.

 

 

 
  Itzuli          
             
   
  © 2009 Urban. kale Nagusia 13, 1º piso. 20800, Zarautz (Guipúzcoa).