|
URBAN
Ikuspegi hiritarrean kanpoko itxurak eta agerikoak hartu duen garrantziaren ondorioz sortu zen Urban estudio grafikoa. Gaur egungo munduan begietatik sartzen den informazioa transmititu nahi diren sentimenduen zati da, eta “korronte” horri eutsi behar diogu, atzean gelditu nahi ez badugu.
Urban estudioa “korronte” horrek bultzatutako hobekuntzaren gizarte-fenomenora egokitu da, eta enpresa bakoitzaren berezko izaera transmititzeko mentalitateari eutsi dio, haren esentziari kalterik egin gabe.
ESTUDIOA
Urban estudio grafikoa 2006an sortu zuen lagun-talde gazte batek. Pertsona dinamikoak gara, nahiko prestakuntza eta esperientziarekin diseinu grafikoaren eta publizitatearen alorrean.
Zarautzen dugun estudioan lantzen dugu gure sormen-jarduna, eta bertan gozatu egiten dugu enpresen ikus-irudi korporatiboan eta kanpo-komunikazio planetan lanean ematen dugun denborarekin. Ilusioz eta gogoz lan eginez, gure bezeroak gustura edukitzen saiatzen gara beti, eta teknika grafiko eta teknologikoan bitartekorik onenak eta berritzaileenak erabiltzen ditugu, horien bidez ekoizpenik onenak lortzeko.
PROIEKTUAK
Urbanen lantzen dugun ikus-komunikazioko proiektu oro zorroztasunez aztertzen dugu, proiektuari berezko izaera emateko.
Hortaz, kalitate grafikoa, ideien sorkuntza eta proiektuaren kudeaketa egokia bermatzen dugu gure lanarekin. Hau da, barruan dugun onena emateko gonbidatzen gaitunentzako, erreminta perfektua eskaintzen diogu enpresa edo marketing departamentu orori.
BEZEROAK
|